Izen ematea, zabalik

Kronika - Erredakzioa 2012ko ots. 12a, 01:00

Sagar Lasterra herri krosa izango da otsailaren 25ean eta izena emateko epea zabalik dago. Otsailaren 24a da azken eguna. Izena, www.kirolprobak.com helbidean eman behar da. Bestalde, aurten, bazkaria antolatu dute Iparragirre sagardotegian, 30 euroan, lasterketan parte hartzen dutenentzat. Joan nahi dutenek formulario bat bete behar dute. Formularioa lortzeko eta infor­ma­zio gehiagorako: www.atletismohernani.net.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!