Hernaniko bolariak Binakako Bola Txapelketan ari dira parte hartzen eta gaur, Seguran izango dute hirugarren tiraldia. Joan den asteburuan Ategorrietan izan zuten tiraldia eta Zeraingo A. Alustiza eta L. Aizpiolea dijoazte aurretik, 176 brilarekin. Lehenengo hernaniarrak Joxe Ugalde eta Miguel Burugain izan ziren, eta laugarren postua lortu zuten, 169 brilarekin. Gainontzeko hernaniarrek ondorengo postuak lortu zituzten: M. Arrozpide eta A. Goenagak 9garrena, 162 brilarekin; Miner aita-semeek 16garrena, 144 brilarekin; eta N. Osaba eta A. Santosek 22garrena, 120 brilarekin.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!