Haur, gazte eta helduen lasterketak gaur, Adarraga Memorialean

Kronika - Erredakzioa 2012ko ots. 12a, 01:00

Adarraga Memoriala jokatuko da gaur, 10:00etatik eguerdira bitarte, Landare errugbi zelaian. Memorialaren barruan bi txapelketa jokatuko dira: Gipuzkoako Kros Labur Txapelketa eta Gipuzkoako Eskolarteko Txapelketa. Lehenengoan, hiru lasterketa izango dira, mailaren arabera eta nagusiena 12:00etan izango da. Promesa, senior eta beteranoek hartuko dute parte. Eskolartekoan, lau lasterketa izango dira.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!