Doneztebe eta Amurrio, aurrez aurre, final zortzirenetan

Kronika - Erredakzioa 2012ko ots. 12a, 01:00

Doneztebeko Erreka tal­dea eta Amurrio taldea aurrez aurre izango dira gaur, Her­nanin, Berria Txa­pelketako final zortzi­re­ne­ta­ko kanpora­ketan. Norgehia­­goka interes­ga­rriak espero dira eta nafa­rrak faborito dira. Partiduak 11:00etatik aurrera jokatuko dira kiroldegiko frontoian.

Kadeteetan, pelotari arabar onena eta etorkizun haundiko aurrelari nafarra
Kadeteetan, Bakaikoa eta Medina nafarrek, Arregi eta Saratxaga arabarren aurka jokatuko dute. Azpimarra­tzekoa da, Arregi, Arabako pelotaririk onena dela kadete mailan, eta Bakaikoa etor­kizun haundiko aurrelari nafarra dela.

Jubeniletan, Doneztebeko atzelaria, onentsuenetakoa
Jubeniletan, Doneztebeko Eli­zal­de eta Lasa, Amurrioko Goikolea eta Urretxuren aur­ka neurtuko dira. Azpimarra­tze­koak dira Lasaren presen­tzia, kategoriako atzelaririk onentsuenetakoa dena, eta Goikolearena, dudarik gabe arabako aurrelaririk onena dena bere mailan.

Seniorretan, profesionaletan ibilitako bi atzelari
Seniorretan, Doneztebeko Ben­­­­doiro eta Gorriti, eta Amu­rrioko Gerrero eta Iriar­te izan­go dira aurrez aurre. Bertan, Frontis eta Garfe en­presa pro­fesionaletan jokatu duten bi atzelari lehiatuko dira. Ben­doiro ere, etorkizun haundiko pelotari gaztea da.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!