Nola hezi oihurik egin gabe?

Kronika - Erredakzioa 2012ko ots. 14a, 01:00

Elizatxo ikastolako elkarbizi­tza batzordeak hitzaldia antolatu du gaur, gurasoentzat. Haur Hezkuntza (2-5 urte) eta Le­hen Hezkuntzako aurreneko zikloan (6-8 urte) dauden neska-mutilen gurasoei dago zuzendua. Esther Martinez pedagogoak emango du hi­tzaldia, eta oihurik gabe nola hezi azalduko du. Hitzaldia 15:00etan hasiko da, Aniz­tasun gelan, eta bi hizkuntzak izango dituzte kontuan.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!