Azken momentuan, galdu

Kronika - Erredakzioa 2012ko ots. 12a, 01:00

Hernanik 2-4 galdu zuen atzo Barakaldoren aurka. Partidua bukatzear zela, atzean egindako akatsek ekarri zituzten bizkaitarren azken bi golak. Gainerakoan, Hernanik maila ona eman zuen.

Hernanik lan ona egin zuen atzo Barakaldoren aurka, bigarren sailkatuaren aurka, baina azken mo­men­tuan ihes egin zion garai­penak. Txuri-berdeak gal­tzen hasi ziren, baina lehe­nengo zatia 1-1 ber­din­duta bukatu zuten Agina­gal­deren golari esker. Eta biga­rren zatian, aurretik jarri ziren Berezik sartuta­ko golarekin. Partidua buka­tze­ko hiru mi­nu­turen faltan, 2-2 berdin­duta zeudela, bizkai­tarrek hiruga­rrena sartu zuten eta luzape­nean, laugarrena. Az­ken mo­men­tuan atzean egin­dako akatsen ondorioz etorri ziren azken bi gol horiek. Atzoko puntuak ondo etorriko zitzaizkion Herna­niri, baina ezin atzera begira egon eta hurrengo partiduan jarria dute gogoa dagoeneko. Arenasen aurka jokatuko dute eta irabaztera joango direla argi utzi dute.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!