Elizatxo ikastolako Elkarbizitza Batzordeak hitzaldia antolatu du asteartean gurasoentzat. Haur Hezkuntzan ( 2-5 urte) eta Lehen Hezkuntzako lehenengo zikloan ( 6-8 urte), seme-alabak dituzten gurasoei zuzendua da. Oihurik gabe nola hezi ikasteko azalpenak emango ditu Esther Martinez pedagogoak. Hitzaldia, arratsaldeko 15:00etan izango da Aniztasun gelan. Bi hizkuntzak kontuan izango dituzte.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!