Joan den igandean Santa Ageda eguna izan zen eta legeak agintzen duen bezala, egunaren bezperan, kale bueltan kantari ibili ziren Hernani-Astigarragako AEKko ikasle eta irakasleak. Bi herriak uztartzen dituen Martindegi auzoan aritu ziren kantuan, baserritar jantzia soinean eta makila eskuan zutela. Ondoren Oialume-zar sagardotegira joan ziren bazkaltzera. Eguerdiko 12:00etan egin zuten zita eta herritarrak ere animatu ziren bertan parte hartzera.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!