170 neska-mutil gaur, kaleetan barrena, Iñude eta Artzaien konpartsan

Kronika - Erredakzioa 2012ko ots. 12a, 01:00

Konpartsa, eguerdiko 12:00etan aterako da Urumea ikastolatik, Gay Mur eraikinetik. Kaxkoa zeharkatu ondoren, Gudarien plazan egingo dute ekitaldi nagusia.

Urtero bezala, inauteriei ongi-etorria eginez, Iñude eta Artzaien konpartsa Her­na­niko kaleetan barrena ibi­li­ko da gaur, Urumea ­ikas­­­to­laren eskutik. Guztira, 170 neska-mutilek hartuko dute parte. Bertan izango dira Iñude eta Artzaiez gain: dantzariak, globeroak, piruleteroak, bar­kileroak, alkatea, sendagileak, musikariak... Kon­­par­tsa, Urumeako Gay Mur eraikinetik aterako da eguerdiko 12:00etan eta Kaxkoko zenbait kale pasa ondoren, Gudarien plazan an­­tzeztuko dute ekitaldi na­gusia. Eguraldi txarra egingo balu, Atsegindegin egingo li­tza­teke. Plazan, Iñudeek da­­ra­­matzaten haurrei txer­toa emango diete eta ondo­ren, udaletxeko agin­tariei aurkez­tuko dizkiete bere izenak erregistroan idatzita geratze­ko. Azken arin-arina dantzatu ondoren, ikastolara itzuliko dira. Ibilbidea honakoa izango da: Gay Mur eraikina, San­diusterri, Elkano Kalea, Gu­da­rien plaza, Kardaberaz kalea, Plaza Berri, Kale Nagusia, Zin­koenea, Txirrita kalea, Izpizua kaleraino. Eta handik Urbieta kalea, Kale Nagusia, Gudarien plaza (ekitaldi nagusia), San­diusterri eta Gay Mur.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!