Bigarren diskoa kaleratu du Aintzinak, 14 abestiz osatua

Kronika - Erredakzioa 2012ko ots. 11a, 01:00

Atzo aurkeztu zuten diskoa, ‘Kosinatik kanberala’ izenekoa. Aurreko lanean bezala, aintzinako testu narratiboak bildu dituzte.

Aintzina euskal folk taldeak disko berria kaleratu du eta atzo aurkeztu zuten Do­nostia­ko Koldo Mitxelena Kulturgu­nean. Lan berri ho­nek Kosina­tik kanberala izena du eta 14 abesti bildu dituzte moldaketa aberats eta orijinalez baliatuta. Hernaniko Az­tar­na ekoizpen etxearekin argitaratu dute.

Aintzinako istorioak
Aintzina taldea helburu garbi batekin sortu zen euskal musika tradizionalaren barruan: «jendeari ezagutaraztea inoiz grabatu ez diren aspaldiko bitxikeria batzuk». Hala, aintzinako istorioak narratzen dituzten testuak eta musika elkartzen dituzte, doinu herrikoietan oinarrituta. Aurreneko lana, Suitian (2009) izan zen, eta orduan bezala, azken lan honek ere helburu bera bilatzen du.

Eskarmentu haundiko laukotea
Eskarmentu haundiko eta Hernanirekin lotura haundia duten lau musikarik osatzen dute Aintzina taldea: Alan Griffin (haizezko instrumentuak, muxukitarrak), Juanjo Otxandorena Pepe (bouzouki, ahotsa), Arkaitz Miner (arrabita, mandolina, zapatak) eta Zigor Sagarna (ahotsa, baxua, panderoa). Besteak beste, hi­labeteko azken ostegunetan Kixkalen jotzen duen Turlach taldeko kideak dira, lehenengo hirurak. Eta lau musikariak honako taldeetan aritu izan dira: Alboka, Oreka TX, Izotz, Arrabots, Ruper Ordo­rika, Laket, Esne Beltza...

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!