Epeleko bailaran barrena ibili eta Hernaniko aztarna magalitikoak ezagutzeko aukera izango dute bihar hernaniar askok. Mendiriz Mendi elkarteak, Aranzadi Zientzia elkarteak eta Hernaniko Udalak antolatu dute irteera, Hernani Ezagutuz ekimenaren barruan. Herritar askok izena eman dute Epelera joan-etorria autobusez egiteko. Jakinarazi dutenez, autobusa 09:00etan aterako da bihar goizean, Atsegindegitik; eta buelta 14:00etan egingo dute.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!