Errenteriako pelotalekuan jokatuko du gaur Horbel Taberna areto futbol taldeak, Gamon KE taldearen kontra. Julen Giraldok Kronikari azaldu dionez, talde zaila eta gogorra izango dute aurrean, eta joan den asteko maila berean jokatu beharko dute, irabazi nahi badute: «aurredenboraldian erraztasun haundiarekin irabazi ziguten. Beraz, taldearen maila eta jokatuko dugun kantxa ezagututa, dugun guztia eman beharko dugu gaurko partiduan». Neurketa arratsaldeko 20:00etan hasiko da.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!