Adin guztietako atletak bihar, Adarraga Memorialean

Kronika - Erredakzioa 2012ko ots. 11a, 01:00

Memorialaren barruan bi txapelketa jokatuko dira: Gipuzkoako Eskolartekoa eta Kros Laburra.

Adarraga memoriala jo­katuko da bihar eguerdian Landaren, adin guztietako atletak elkartuko dituena. Txapelketak bi zati izango ditu: batetik, Gipuzkoako Eskolarteko Txapelketa; eta bestetik, Kros Labur txapelketa.

Kros laburra, hiru lasterketetan
Kros Labur txapelketa hiru las­terketetan jokatuko da. Le­hen­dabizi, neska kadete, ju­be­nil eta juniorrek jokatuko du­te (2.350 metro), 10:00etan ha­sita. Ondoren, 10:20etan, mu­til kadete, jubenil eta ju­nio­rren txanda izango da (3.000m). Azkenik, promesen txanda, 12:00etan izango da. Bertan, atleta senior eta beteranoek hartuko dute parte (3.000m), eguerdiko 12:00­etan.

Eskolarteko txapelketa, Gipuzkoako ume eta gaztetxoak
Gipuzkoako eskola ezberdinetako ume eta gaztetxoek hartuko dute parte Esko­larteko Txapelketan. Aurre­nekoak alebinak izango dira (1.882m), 10:40etan. Segidan, 11:00etan hasita, alebin mutilen turnoa izango da (2.350m). Ondoren, infantil neskek hartuko dute parte (2.350m), 11:20etan. Eta azkenak infantil mutilak izango dira (2.350m), 11:40etatik aurrera.

Sagar Lasterran parte hartzeko, izen-ematea
Sagar Lasterra herri krosa jokatuko da otsailaren 25ean, eta parte hartu nahi duten guztiek zabalik dute izena emateko epea. www.kirolprobak.com helbidean eman behar da.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!