GAUR jokatuko dira Oriamendik, 8 sagardotegiren kolaborazioarekin, antolatzen duen II. Sagardoaren Txapelketako lehen bi partiduak.
Antolatzaileen esanetan, «erremontista profesionalak eta etorkizuneko erremontista haundiak izango direnak» ikusteko aukera izango da gaurtik, martxoaren 31ra bitartean, jokatuko diren 23 partiduetan; ostegun eta larunbatetan jokatuko dira.
Finalerdiko bi partiduak martxoaren 24an jokatuko dira, eta finala, martxoaren 31n, guztiak Galarretako frontoiean.
20 erremontista
Bosna bikotez osatutako bi taldetan banatu dira txapelketan parte hartuko duten 20 erremontistak. Talde bakoi-tzean 10 partidu jokatuko dira, guztiak guztien aurka aritu arte.
Talde bakoitzeko lehen bi bikote klasifikatuek jokatuko dute, martxoaren 24an, finalerdia: A taldeko lehen bikotea B taldeko bigarrenaren aurka, eta B taldeko lehen bikotea, A taldeko bigarrenaren aurka.
Finala, martxoaren 31n jokatuko da.
Bezeroentzako eskaintza
Ostiralero, Petritegi, Oialume Zar, Bereziartua, Gurutzeta, Gaztañaga, Larre-Gain, Etxeberria eta Saizar sagardotegietatik bik Galarretan jokatuko den txapelketa honetako edozein partidu ikusteko sarrerak oparituko dituzte.
Finalerdiko eta finaleko partiduetarako sarrerak 8 sagardotegietan banatuko dira aurreko ostiralean.