«Herriko emanaldiekin disfrutatu egiten dugu»

Kronika - Erredakzioa 2012ko ots. 11a, 01:00

Egun 13 taldekide badira ere, jende gehiago ere aritu da Urumea Txarangan jotzen.
Urumea Ikastetxeari lotutako taldea izan zen hasieran. Izan ere, Joxe Ramon Berrondok, Urumeako irakasle zela, bertako hainbat ikasle elkartu zituen ikaste-txean bertan egiten ziren hainbat emanalditan jotzeko. 
Pixkanaka ordea, taldea beste emanaldi batzuk eskaintzen hasi zen, eta 2006an Urumea Ikastetxeko taldea izateari utzi zion, Urumea Txaranga bihurtzeko. Urte hartan, Goizuetan izan ziren jotzen, orduko taldekide bat zela medio. Hernanin berriz, 2006ko San Joanetan atera ziren lehen aldiz, Urumea Txaranga gisa. 
Zailena zerotik hastea izan zela azpimarratzen dute kideek. Partitura egokiak bilatu, horiek ondo ikasi eta martxa hartzea erraza izan ez bazen ere, gaur egun taldekide gehienak finkoak dira, eta horrek oinarri sendo bat ematen die.

Zein esanahi dauka zuentzat, omenduak izateak? 
Ilusio haundia egiten digu. Beti hartu izan dugu parte Hernanin, eta giro ona jarri dugu behin baino gehiagotan. Ez dugu sekula ezetzik eman jotzeko deitu izan digutenetan. Taldekide askok urteak daramakizkigu Hernaniko hainbat ekitalditan parte har­tzen. Txarangan jo baino lehenago ere, 12 urterekin, ateratzen ginen. Gainera, hernaniarrak gara gehientsuenak, eta gertu sentitzen dugu herria.
Hala ere, aurten ez gara Inauterietako lehen egunean jotzera irtengo. Omenaldia jasoko genuela jakin baino lehenago hartuta genuen erabakia. Izan ere, ostiral eguerdian hasiko dira festak, eta kide asko lanean edo ikasten ari gara.

Nola ospatuko dituzue Inauteriak?
Ahal dugunok behintzat, jo-tzen! Txaranga gisa ezin dugu atera aurten, taldekide guztiak ezin baikara elkartu. Baina besteak, han edo hemen, talde batekin edo bestearekin, jo-tzen arituko gara.

Zein da urteko emanaldirik garrantzitsuena? 
San Joanetakoa, dudarik gabe. 26 gaueko irtenaldia izan zen Urumea Txaranga bezala Hernanin jotzen aritu ginen lehen aldia, eta bestela ere, herriko festak izanik, garran-tzitsua da guretzat. 
Txupinazoan ateratzeari duela 2-3 urte utzi genion, lana dela eta, zaila izaten baita guretzat eguerditan jotzea. Baina aurten larunbatean tokatzen da, eta emanaldi hori berreskuratzea espero dugu.
Bestalde, hasieratik hartutako konpromisoekin jarrai-tzen dugu: Urumea ikastetxearekin, gabonetako emanaldiekin, Iñude eta Artzaiekin eta San Joanetako emanaldiekin. Disfrutatu egiten dugu herriko ekitaldiekin.  
Horiez gain, urtero, mar-txoko egun batean, Iparragirre sagardotegian jo-tzen dugu afariaren trukean. Jendea egun horren zain egoten da, eta guk ere oso ondo pasatzen dugu. Kamisetak eta jertseak ere Iparragirrek emanak ditugu, eta asko esker-tzen diogu ematen digun laguntza.

Ondo pasatzen duzuela ikusten da, baina txarangak lana ere emango du. 
Zailena zerotik hastea izan zen, partiturak bilatu eta ikastea, oinarria lortzea. Orain oinarri hori badugu, eta en-tsaiatzeko elkartzea lortuz gero, nabaritu egiten da maila badagoela.
Orain ordea, zailena guztiok elkartzea izaten da. Ikasleak ginenean, errazagoa zen, baina orain, nork bere lantokian ordu libreak eskatu beharra... Gainera, musika tresna batzuen kasuan, tronpeta edo tronboiekin adibidez, zaila egiten zaigu musikari finkoak lortzea, ez baitago nahikoa, Hernanin ez behintzat. Oraingoz, tronpetista hernaniar bakarra dugu, eta beste bi oriotarrak dira. Baina noski, horiek ere beste konpromiso batzuk izaten dituzte.
  Hala ere, hasi ginenetik kide batzuk Txaranga utzi behar izan dute, eta jende gazte berria sartzen ari da.

Aldaketa horiek aldatu al dute taldearen izaera?
Bai zera! Azken batean lagun koadrila bat gara. Asko eskolako lagunak gara, beti elkarrekin ibilitakoak. 
Ondoren elkartu direnak ere lagunak dira, Hernani Musika Eskolan ezagututakoak, adibidez. Ondo pasatzeko elkartzen gara, ez gara oso serio aritzen.
Gehiago egitea gustatuko litzaiguke; udan emanaldi gehiago eskaintzea, adibidez. Baina oraingoz zail xamarra da. Kosta egiten zaigu denok elkartzea, eta musikari ba­tzuk finkatzea falta zaigu.
Baina orain arte gurekin ibilitakoei, kolaborazioren bat egin edota egun jotzen jarrai-tzen dutenei, eskerrak eman nahi dizkiegu egindako lanagatik eta konpainiagatik. 
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!