1.181 langabetu zeuden Hernanin 2011 bukatzean

Kronika - Erredakzioa 2012ko ots. 11a, 01:00

langabetu kopuruak go­ra jarraitzen du Hernanin, Hego Euskal Herrian bezala. 2011ko azken hiruhilekoko datuak aztertuta, ikus daiteke paroak gora egin duela; abenduan, irailean baino 11 langabetu gehiago zeuden Hernanin. 
Joera hori hilabetez hila­bete aztertuz gero ordea, ikus daiteke azaroa izan dela azken hilabeteetatik gogo­rrena. Urrian 1.178 langabetu zeuden Hernanin; azaroan, 1.187; eta abenduan, 1.181.
2010eko datuekin alde­ratuz gero, langabetu ko­puruak gora egin du na­barmen. 2010a 1.122 lan­gabeturekin bukatu zuen Her­nanik urtea, 2010eko abenduan baino 59 langabetu gutxia­gorekin.

Gipuzkoan ere, langabetu gehiago
Hernanin bezala, Gipuzkoan ere gora egin du langabeziak irailetik. Abenduaren 31n, 41.130 pertsona zeuden lanik gabe Gipuzkoan, irailean baino 887 gehiago. 
2010eko datuekin alde­ratuz gero ere, tendentzia berdina da. 2010a 39.449 langabe­tu­rekin bukatu zuen Gipuzkoak, eta 2011 41.130­ekin; hau da, 1.181 gehia­gorekin.

Hego Euskal Herrian, 188.012 langabetu
2011ko azken sei hilabe­teetatik haunditzen ari da krisi ekonomikoaren eragina Hego Euskal Herrian. 2011ko abenduaren 31ko datuei erreparatuz gero, Hego Euskal Herrian 188.012 pertsona zeuden lanik gabe. 
Gainerako Autonomia Er­kidegoetan bezala, Hego Eus­kal Herrian ere, zerbitzue­tako sektorea da kaltetuena, 88.247 langabeturekin. Atze­tik, industriako sektorea dago, 23.346 langabeturekin.   

Hernanin, Zerbitzuetan, 748 langabetu, Industriaren hirukoitza
Zerbitzuetako sektorea da krisia gehien sufritzen ari dena Hernanin ere. Aben­duan zeuden 1.181 langa­betuetatik, ia hiru laur­denak sektore honeta­koak ziren: 748 pertsona.
Atzetik, bigarren sektore kaltetuena industriakoa izan zen Hernanin, 229 langabe­tu­re­kin; eta segidan zeuden eraikuntza 127 gelditurekin; 63 ziren lehendik lanik eduki gabekoak; eta 14 nekazaritza arlokoak.
2010eko datuekin alde­ra­tuz gero, sektore ia guztietan egin zuen langabeziak gora; gehien, zerbitzuetan. 2010ean, 700 lan­gabetu zeu­­den ze­rbi­tzuetako sekto­rean, eta 2011n 48 gehiago, hau da, 748. Erai­kuntzan eta ne­kazaritzan 2010ean baino 4 langabetu gehiago zeuden 2011ko abenduan, eta aurretik lanik izan gabeak 24 gehiago izan ziren 2011n.
Industriaren sektorea izan zen lan­gabetu kopuruak behera egin zuen bakarra, 2010eko datuekin kon­paratuta. 2010ean 240 ziren, eta 2011n 229. 

Emakume langabetu gehiago, Hernanin
Langabezia sexua kontutan hartuta aztertuz gero, ema­kumeek gehiago pairatzen dute gizonek baino. Her­naniren kasuan, 2011ko abenduaren 31n 619 ema­ku­me zeuden lanik gabe Her­nanin. Gizon langabetuak berriz, 608 ziren, hau da, 11 gutxiago. Krisiaren eraginez, gizonezkoen eta emakumez­koen arteko langabetu kopurua murriztu dela ere antzeman daiteke. 2010etik 2011ra ere, antzeman daiteke murrizketa hori: 2010ean 584 gizon langabetu zeuden, 2011n baino 46 gehiago. 
Langabetuen adin tarteari erreparatuz gero, bi ka­sue­tan, 25-44 urte bitar­tekoak dira langabezia gehien su­fritzen dutenak: gizonezko langabetuak 271 ziren 2011ko abenduan, eta emaku­mez­koak 293. Oso gertutik, 45 urtetik gorako herritarrak dira langabezia gehien pai­ratzen dutenak: gizonezkoak 225 eta emakumezkoak 280.
2011ko azkeneko hiruhilekoan, irailean baino 41 lan kontratu gutxiago
2011 bukaeran paroak gora egin zuen moduan, lan kon­tratuek behera egin zuten. Azkeneko hiruhilekoan, irai­lean baino 41 lan kontratu gutxiago egin zitzaizkien Hernaniko bizilagunei. Hilabeteka analizatuz gero, azaroa izan zen hilabeterik oparoena hernaniarrentzat, 498 lan kontratu berri egin baitzizkieten. Urriko eta abenduko datuak berriz, azken aldiko okerrenetakoak izan ziren, 400 izan baitziren kontratatutako pertsonak.
Kontratazioa sektoreka landuz gero, zerbitzuetan egin ziren lan kontratu ge­hien 2011 bukaeran: urrian, 273; azaroan, 335 eta aben­duan 239. Langabeziarekin gerta­tzen den bezala, kasu honetan ere, bigarren sek­tore nagusia industriarena da. Industriarako 92 her­naniar kontratatu ziren 2011ko urrian; 110 azaroan eta 92 abenduan. 
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!