Gorputza goxatzeko aukera gaur, Plaza Berriko erromerian

Kronika - Erredakzioa 2012ko ots. 11a, 01:00

Gaurtik aurrera, hilabeteko bigarren larunbatetan erromeriak izango dira Hernanin, San Joan Konpartsak antolatuta.

San Joan Konpartsako ki­deek ekintza ezberdinak egi­teaz gain, erromeriak antola­tzen dituzte, baina egun pun­tua­letan bakarrik (herriko jaie­tan, Dantzari Festan, San­to Tomas eguna ospa­tze­an...). Euren asmoa, hori alda­tzea da. Hau da, erro­meriak egun puntua­le­tan ba­karrik izan beharrean, hilean behin egitea; eta gaur izango da lehenengo erromeria, 18:30e­ta­tik 20:30etara, Plaza Berrin. Hilabetearen bigarren larun­ba­tetan izango dira. San Joan Konpartsako kideek gaineratu dute Euskal Herriko zenbait hiritan eta herritan erromeriak hilean behin egiten direla eta arra­kastatsuak direla. Herritarrei dei egiten diete animatzeko eta azaltzeko.

Urte osoko egitaraua:
Otsailak 11
Martxoak 10
Apirilak 14
Maiatzak 12
Ekainak 9
Uztailak 14
Abuztuan   EZ
Irailak 8
Urriak 13
Azaroak 10
Abenduak 8

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!