Adin guztietako atletak izango dira igandean, Landaren, Adarraga Memorialean. Gipuzkoako Eskolarteko Txapelketa eta Kros Labur Txapelketa jokatuko dira, goizeko 10:00etatik aurrera. Lasterketa nagusiena, 12:00etan izango da.
Kros Labur Txapelketa
Kros Labur Txapelketa hiru lasterketatan banatuko da. Lehenengoa, goizeko 10:00etakoa, neska kadete, jubenil eta juniorrena izango da (2.350m). Bigarrena, goizeko 10:20etakoa, mutil kadete, jubenil eta juniorrena izango da (3.000m). Promesa, senior eta beteranoena (3.800m), eguerdiko 12:00etan izango da.
Eskolarteko Txapelketa
Gipuzkoako eskola ezberdinetako ume eta gaztetxoek hartuko dute parte Eskolarteko Txapelketan. Alebin neskak hasiko dira (1.882m) 10:40etan. Ondoren, 11:00etan, alebin mutilen txanda izango da (2.350m), 11:20etan, infantil neskena (2.350m) eta 11:40etan, infantil mutilak (3.402m).
Maitane Iruretagoyena
bigarren, Zaragozan
Maitane Iruretagoyena atleta hernaniarrak Zaragozako pista estaliko sarian hartu zuen parte joan den asteburuan eta 60 metrotako proban, bigarren postua lortu zuen. Semifinala irabazi zuen 7,71 denborarekin eta finalean 7,65 denborarekin bigarren saria lortu zuen, denboraldiko marka eginda.
Asteburu honetan berriz, pista estaliko Espainiako txapelketa jokatuko du, promesa mailan, Antequeran (Ma-laga). Bertan 60 eta 200 metroko probetan hartuko du parte eta bere helburua bi domina lortzea izango da, «izan ere, zerrendan, denborarik onena nik dut bi probetan», dio.