Iñude eta Artzaiak, igandean

Kronika - Erredakzioa 2012ko ots. 10a, 01:00

Urtero bezala, Inauteriei aurre hartuta, Iñu­de eta ar­tzaien kon­partsa aterako da Hernanin. Igandean izango da eta Urumea ikas­­tolako 170 neska-mutilek egingo dute kale buelta, eguerdiko 12:00etatik au­rrera. Hemere­tzi­garren edi­zioa izango da aurtengoa, eta orain arte bezala, he­rritar ugari erakartzea es­pero dute. Konpartsa Gay Murretik aterako da, eta buelta ondorengoa izango da: Sandius­terri, Elkano, Gudarien pla­za, Kardaberaz, Plaza Berri, Kale Nagusia, Zinkoenea, Txirrita, Izpizua, Urbieta, Kale Nagusia, Gudarien Plaza, San­diusterri eta Gay Mur.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!