«Bakoitzak ahal duen neurrian, presoen alde lan egiteko prest dauden guztiak, ongi etorriak izango dira»

Kronika - Erredakzioa 2012ko ots. 10a, 01:00

Hernaniko Herrira mugimendua aurkeztuko dute gaur, 18:30etan Biterin. Preso eta iheslarien eskubideen alde lan egingo duen herri mugimendu edo bilgunea da Herrira. Bilguneko kideek azaldu dutenez, pare bat hilabete daramazkite biltzen 20-25 herritarrek , astero, eta gaur azalduko dute, orain arteko guztia, eta hemendik aurrera nola antolatuko diren, bilera egunak zeintzuk izango diren, zerbait egiteko edo eskaintzeko duen horrek nora jo ahal izango duen, eta zer erronka dauden. Hemendik aurrerakoa ha­siera bat izango dela azpimarratu dute eta bilgunera ahalik eta herritar gehien gerturatzea nahi dutela. «Parte hartzea irekia da. Bakoitzak ahal duen neurrian, presoen alde lan egiteko dauden guztiak, ongi etorriak izango dira. Gure asmoa da jendeari plataforma bat eskaintzea, presoen alde egiteko daukan guztia egin ahal izateko».
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!