Izotz arriskua, asteburuan

Kronika - Erredakzioa 2012ko ots. 11a, 01:00

Asteburu honetarako Sos Deiak eta Euskalmeten iragarpenen arabera, itzotz arriskua aurreikusten da. Hori horrela, autobabeserako neurriak hartzea aholka­tzen du Udalak: informazioa eskuratu irrati eta telebistan; ahal den neurrian, ibilgailurik ez erabili; etxetik ateratzeko arropa egokia erabili; mendira ez joan, eta bestela, ibilbidea jakinarazi; ibilgailua erabiliz gero, hartu baino lehen errebisatu eta errepideen egoeraz informatu; eta ez ahaztu eramatea: kateak eta pala, mugikorra, babeserako arropa eta gasolina depositua beteta.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!