Frontoia alokatzeko zozketa ekainean egingo da, otsailean beharrean

Kronika - Erredakzioa 2012ko ots. 9a, 01:00

Kirol sailetik azaldu dute, klub federatuen entrenamendu guztiak antolatuta daudela eta zozketa orain egingo balitz, ordutegiak aldatu beharko liratekeela eta horrek arazoak sortu ditzakeela.

Kiroldegiko frontoia alokatzeko, urteak dira bazkideen artean zozketa egiten dela otsailean, baina Uda­leko Kirol Sailetik jakinarazi dutenez, aurten ekainean egingo da zozketa, otsailean beharrean. Hala azaldu dute: «2011ko otsailean, ez zen zozketarik egin, arazo teknikoak medio. Orain arteko prozedurari jarraituz, hil honetan egin beharko genuke bazkideek frontoia erabiltzeko orduen zozketa, baina ez da momentu egokia. Izan ere, klub federatuen entrenamendu guztiak antolatuta daude eta zozketa horrek ordutegia aldatzea ekarri lezake eta arazoak sortu li­tzazke». Hori horrela, zozketa ekainean egingo da eta zozketa horretan banatuko dira irailetik hurrengo urteko uztailera bitarteko orduak.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!