Sorosle eta lehen sorospenei buruzko ikastaroa antolatu du Gipuzkoako DYAk Hernanin. Ikastaroa hiru astekoa da, eta bihar hasi, eta martxoaren 6ra arte iraungo du. Arratsaldeko 19:00etatik 21:00etara emango dute Sandiusterri kaleko Inmakulada ikastetxean. Ikastaroan parte hartu nahi duenak izena eman behar du 943 46 46 22 telefonora deituta. Matrikulak 100 euro
balio du.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!