Inauterietako kontzertua igandean, arkupetan

Kronika - Erredakzioa 2012ko ots. 9a, 01:00

Hamasei abesti eskainiko dituzte, Cipri Otxandorenaren zuzendaritzapean. Kontzertua, 13:15etan. Hilaren 26an Joxe Mari Oiartzabal zuzendariarekin eskainiko dute kontzertu berezia, Milagrosan.

hernaniko Musika Ban­dak bi kontzertu eskainiko ditu otsailean, Hernanin. Aurrenekoa asteburu honetan bertan izango da, igandean; eta bestea, berezia izango dena, hilaren 26an.

Tolosako Inauteriak iragartzeko, kontzertua
Datorren astean hasiko dira Inauteriak Euskal Herriko herri gehienetan: Tolosan ostegunean, eta ostiralean Hernanin. Biei aurre hartuta, Tolosako Inauterietako kon­tzertua eskainiko du Musika Bandak igandean, Udaleko arkupetan. Ohiko moduan, Cipri Otxandorena izango dute zuzendari, eta hamasei abesti eskainiko dituzte: Diana, Iriyarena, Pello ziri ziri, Baratzako pikuak, Galtzaundi, Pastelero, Farol dantza, Pa­quita la Vergaresa, Isabelita, Habanera, Contrapas, Polka, Praskuarena, Habanera, Jota eta Irureta.

Joxe Mari Oiartzabalek, batutaren ardura
Kontzertu «oso berezia» eskainiko du Hernaniko Musika Bandak hilaren 26an, hala jakinarazi dute Kro­nikara bidalitako oharrean. Joxe Mari Oiartzabalek hartuko du batutaren ardura, aski ezaguna den musikari euskaldunak. Zazpi abesti eskainiko dituzte, Mila­gro­sako kaperan: Aterpetxea, La isla de las perlas, El barbero de Sevilla, Tribute to Louis Amstrong, Calypso, Waltz nº2 eta Ordizia. Oiartzabal andoaindarra da, eta Musika ikasketak Do­nostiako Goi Mailako musika kontserbatorioan egin zituen. Bertan, tronpeta irakasle aritua da, eta tronpeta katedra postua era badu. Horrez gain, Kontserbatorio­ko Banda Sin­fonikoko irakaslea ere bada. EITB­n askotan egin ditu zuzendari lanak, eta hainbat grabaketa ere baditu: Donostiako mar­txakoak, Inauterietakoak...

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!