Bi euroren truke, hilabetean 1.000 euro irabazteko aukera

Kronika - Erredakzioa 2012ko ots. 7a, 01:00

AEK euskaltegiak zozketa bat antolatu du: bi euroren truke 1.000 euro hilean. Urte osoko saria izango da eta boleto bakoitzeko zortzi aukera izango dira. Zenbaki saritua, ONCEren 2012ko otsailaren 29ko zozketan saritutakoarekin bat datorrena izango da. Txartel sarituaren jabeak hilabeteko epea izango du saria jasotzeko. Boleto saritua aterako ez balitz, ONCE elkartearen 2012ko apirilaren 3an saritutakoarekin bat datorrena izango litzateke zenbaki saritua. Horrek ere hilabeteko epea izango du saria jasotzeko. Boleto horiek, zenbait herritan egongo dira salgai, hala nola, Hernanin, Astigarragan...
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!