Epelera autobusez joateko eta Irubiden bazkaltzeko, izen ematea bihar

Kronika - Erredakzioa 2012ko ots. 8a, 01:00

Epeleko bailaran barrena ibili eta Hernaniko aztarna megalitikoak ezagutzeko auke­­ra izango da igandean. Mendiriz Mendi elkarteak, Aranzadi Zientzia Elkarteak eta Her­na­niko Udalak antolatu dute irteera, Her­na­ni ezagutuz ekimenaren ba­rruan. Joan-etorrirako autobusa jarriko dute, doan. Bestalde, Iru­bide jatetxeak menu berezia prestatuko du, 24 euroan, bertan bazkaltzen geratu nahi dutenentzat. Bai autobuserako bai bazkaltzeko, izena eman behar da eta bihar da azken eguna. Mendiriz Mendiko bulegoetan eman daiteke (Iturregi plaza) 20:00etatik 21:00etara. Telefonoa: 943 33 27 45).
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!