Unai Alvarez Gipuzkoako trinkete txapelduna da, bigarren mailan, larunbatean 40-19 irabazi baitzion finala Errenteriako Eple taldeko Antxon Aranbururi. Alvarezek, urte sabatikoaren ostean, parte hartu duen lehenengo txapelketa izan da Gipuzkoako txapelketa hau eta txapela jantziz ekin die berriz txapelketei.
Gainera, maila oso ona erakutsi du. Hasieratik izan zen nagusi, nahiz eta arazo fisikoak izan. Ikusi beharko da ea lehengo mailara iristea lortzen duen, Alvarez munduko azpitxapelduna izana baita, modalitate honetan.
Gainerako emaitzak:
Infantilak: Urnieta/Pagola-Noble II 17-18
Infantilak: Usurbil/Elizalde-Berasarte 18-13
Kadeteak: Cisneros-Rodriguez/Gazteleku 22-12
Jubenilak: Leonet-Murgiondo/Altuna-Etxegoien 40-24
Sub 22: Lujanbio-Aizpitarte/Lemoa 22-6
Seniorrak: Etxenike-Zurutuza/Usurbil 7-22
Seniorrak: Ojuel-Gorrotxategi/Ilunpe 22-11