Turismoko dendek kalitatea lantzeko jardunaldia

Kronika - Erredakzioa 2012ko ots. 12a, 01:00

Turismo arloko establezimenduentzat kalitateari buruzko jardunaldia antolatu du Behemendik, Buruntzaldeako turismoa bultzatzeko erakundeak. Jardunaldi horretan, Eusko Jaurlaritzak eta Basquetourrek aurkezten duten SICTED izeneko kalitate programa zer den azalduko dute eta zein onurak dituen. Asteazkenean izango da 10:00etan, Lasarte-Oriako Villa Mirentxu eraikinean.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!