Ohorezko B mailan jokatzen duen Hernanik datorren martxoaren 4an jokatuko du Play Offetako joaneko partidua Madrilen, Cisnerosen kontra. Bertara joateko, Errugbi Elkarteak autobusa antolatu du eta izen ematea zabalik dago, otsailaren 25era arte. Autobusak egunean bertan egingo du joan-etorria, eta 06:00etan aterako da, Atsegindegitik. 05:45etan bertan egotea eskatu dute. Izena emateko hainbat puntu daude: Landareko bulegoak, eta Oindi, Ekos eta Zintzarri tabernak. Izen abizenak eta telefonoa eman behar dira, edozein arazo edo aldaketa egonez gero jakinarazteko. Prezioa: 40 euro.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!