Bihar, Hernaniko errepide nagusian (GI 2132) kimaketa lanak egin behar dituztela eta, autobus urdinetako hiru lineatan aldaketak izango dira. G1 linean, esaterako, Hernanitik Donostiara Cuesta de la Muertetik joango da. Ibilbidea: Atsegindegi-Chillida pasealekua-Cuesta de la muerte. G2 eta G3 lineen kasuan, Andoaingo norantzan, Hernaniko parada Txirrita kalean izango da, Setienen etxearen parean. Karabel eta Martindegitik joango da Urnieta-Andoain aldera. G2 eta G3 Donostiarako norantzan, berriz, Hernanira Zikuñagatik sartuko da eta parada Urbieta kalean izango da, G1 linearen atzean eta G1 linearen ibilbidea egingo du.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!