Larunbatetik aurrera, erromeriak hilabetero

Kronika - Erredakzioa 2012ko ots. 8a, 01:00

San Joan Konpartsako kideek erromeriak antolatuko dituzte hilabetean behin. Hain zuzen, hilabeteko bigarren larunbatetan izango dira eta larunbat honetan izango da lehenengoa, 18:30etatik 20:30etara, Plaza Berrin. Gainerako erromeriak Plaza Berrin edo Tilo­setan izango dira eta eguraldi txarra egiten duenetan, Atse­gindegin. San Joan Konpar­tsa­tik gaineratu dute, Euskal Herriko zenbait hiritan eta he­rritan erromeriak egiten direla hilean behin eta oso arrakastatsuak direla. Herritarrei dei egiten diete azaltzeko.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!