Garaipenarekin esan zion larunbat arratsean Miguel Mari Urrutiak agur, erremonteari. Zeberiorekin jokatu zuen, eta 27-40 irabazi zuten, Ezkurra eta San Miguelen kontra. Partidua bukatuta, Oriamendi enpresak eta erremontistek omenaldi hunkingarria egin zioten, eta ikusleek txalo artean agurtu zuten. Oskar Urrutia anaiak erloju bat oparitu zion, erremontista guztien izenean, eta Oriamendiko gerentea den Francis Sistiagak lientzo bat eman zion, joan den asteburuan anaiarekin jokatu zuen partidukoa. Aldagelara bidea, gainerako erromontistek egindako arkuaren azpitik egin zuen.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!