euskara praktikatuz, hainbat ikastarotan parte hartzeko aukera ematen dute Zilegi Eskolek. Hernaniko eta Astigarragako AEKk, bigarren hiruhilekorako eskaintza aurkeztu berri dute, hau da, otsailetik aurrera zein ikastaro emango diren jakinarazi dute: eskulanak, euskal dantzak, somatizazioa, arnasketak, erleek ez dute monarkia maite, baratza balkoian, lehen sorospenak, ardo dasteketa...
Aurrenekoa, eskulanen ikastaroa
Guztiak otsailetik aurrera izango dira, eta aurrenekoa, eskulanak izenekoa da. 10 argazkiz osatutako kubo magiko bat egingo dute, Amaia Lasuk erakutsita. Hiru egun iraungo du ikastaroak, eta goizez edo arratsaldez egiteko aukera izango da: goizean, otsailaren 6, 8 eta 13an, 09:00etatik 11:00etara; eta arratsaldean, otsailaren 6, 13 eta 20an, 16:00etatik 18:00etara. Herritarrentzat, 15 euroko kostua izango du. Ikastaro honetan, edo aipatutako besteetan parte hartu nahi dutenek izena eman behar dute, emailez, edo telefonoz deituta. Helbideak: hernani@aek.org, astigarraga@aek.org eta zilegieskolak@aek.org. Telefonoak: 607 592 864 eta 607 610 687.