Hotzari ez diote beldurrik Hungariako kaldereroek!

Kronika - Erredakzioa 2012ko ots. 6a, 01:00

zero azpiko tenperaturei ohituta, Hungariako kaldereroak etxean bezala ibili ziren larunbata gauean Hernanin. Eta ez eguraldiagatik bakarrik. Hernaniarren harrera ezin hobea izan zen, eta txarangaren erritmora ibili ziren saltoka, galako jantziak soinean, pandero eta zartaginak eskuan zituztela. Ohi baino ibilbide laburragoa egin zuten haur, gazte zein helduek, Kaxkoan gora eta behera, eta ondoren, kanpamendua jarri zuten Plazan. Urteroko legez, inauteriak iragartzera etorri ziren, eta helburua beteta, datorren urtera arte agurtu zuten Hernani.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!