«Meditazioarekin lortzen da, kontzienteki, norberak bere esentziarekin bat egitea»

Kronika - Erredakzioa 2012ko ots. 6a, 01:00

zer da meditatzea? Zer­ta­rako balio du? Yogaren inguruan entzuten diren topikoak egiak al dira? Galdera horiek eta askoz gehiago erantzungo ditu gaur Manuel Paz Macazagak, Madhavak, Bi­terin. Kultur etxeko Yoga irakasleak antolatu du hitzaldia, eta bere ikasle eta herritarrak gonbidatu ditu, 19:30etan, luxuzko Yoga irakasle honen azalpenak entzutera. 

«Yogak arrakasta 
materiala eta espirituala lortzen laguntzen du»
Madhava, Santana Dharma Yoga eskolako fundatzaile eta irakaslea da, eta Guru-Kala tradizioaren jarraitzaile sutsua. 1964tik hainbat teknika praktikatzen ditu, au­tolagun­tzarako, perfekzionatzeko... Gaurko hitzaldian horiek azalduko ditu; eta meditazioaren eta Yogaren inguruan sortu diren hainbat mito ere, ezeztatuko ditu. Madhavak erakusten duen meditazio sistema gaur egungo gizartera egokitua dago, Ekialdeko  eta Men­debaleko jakituriak uztar­tzen baititu.
Madhavaren ustez, Yogak arrakasta materiala eta espirituala lortzen laguntzen du. Dio, meditazioa dela yoga praktikatzeko teknika bakarra, horrekin bakarrik lortzen baita, kontzienteki, norberak bere esentziarekin bat egitea: «gainerako praktika guztiek,  meditazioa prestatzeko bakarrik balio dute».  
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!