Oposizioko alderdiek Aurrekontuen aurka bozkatu, eta osorik zuzentzea eskatu dute

Kronika - Erredakzioa 2012ko ots. 5a, 01:00

Gobernu Taldeak aurkez­tutako Aurrekontuen aurka bozkatu zuten oposizioko hiru alderdiek, hau da, PSE-EE, EAJ-PNV eta Hamai­kabatek, eta Osoko Zu­zen­ke­tak aurkeztu zituzten, ba­koitzak berea. Batez ere, hiru alderdiak ez daude ados ho­n­dakinen gestiorako aurrei­kusi den diru partidarekin, eta EAJ-PNV eta H1! per­tsonalerako aurreikusi denarekin ere ez.

Sozialistek eztabaidagai, Zerbitzu Sozialak, Zaharren Egoitza, lan formazioa eta Atez Atekoa
Sozialistek diote aurkez­tutako Aurrekontu horiek ez dutela ezer berririk biltzen eta gobernu berria mugatu dela aurrekoaren berdina egitera. Horrez gain, azaldu dute Alkateak dioela ez dutela murrizketarik egingo Zerbitzu Sozialetan, baina hori ez dela horrela. «Apor­tazio kopurua mantentzearen alde egin da, kontuan izan ga­be demanda gehiago da­goela. Egoera ekonomiko ho­netan gero eta herritar gehiago dira Zerbitzu So­zialen beharra dutenak».
Zaharren Egoitzaren egoe­rarekin ere ez daude kon­forme. «Ezker Abertza­leak 4 urte pasa ditu Dipu­tazioarekin tratuan, dagokion konpetentzia bere esku hartu dezan, eta dirudienez, orain arteko guztiak ez du ezer­tarako balio izan. Gobernu Tal­de berria hutsetik hasi da eta Hernanik beste urte betez gastu horien kargu egin beharko du eta milioi bat euro baino gehiagoko gastua da».
Lan munduan sartzeko, Udalak eskaintzen dituen ikastaroak ere eztabaidagai dituzte. «Gobernu Talde ho­nek, nahiz eta esan, gauzak modu berri batean egin nahi dituela, orain dela 20 urtetatik eskaintzen diren ikastaro berdinak man­tentzen ditu». 
Hondakinen gestioari da­gokionean, honakoa azaldu dute: «Atez Ateko hainbat gas­tue­tarako aurreikusten den diru partida 100.000 eu­rokoa da. Horri gehitu behar zaio Gar­­bitania enpresak egiten duen bilketa zer­bitzuaren kostua milioi bat eta erdi eu­rokoa dela urtero. Gainera, Uda­la hainbat gas­turen kargu egiten ari da berez enpresa horrenak di­renak: bilketarako kamioi­aren alokairua, gasoila, ka­mioiak garbitzea... Aspaldi eskatu genuen Garbitaniako datu ekonomikoen dokume­ntazioa eta oraindik ez digute eman».

EAJ-PNV: «5 edo 6 kontenedoreen sistemarekin, 400.000 euro aurreztu»
Jeltzaleek 6 arrazoi nagusi eman dituzte Bilduk aur­kez­tutako Aurrekontuak ez onar­tzeko. Horien artean daude, hon­d­akinen gestioari dago­kio­na. Garbitania elkartera 1.533.000 euro (2011n baino 129.000 euro gehiago) bide­ratuko direla diote, eta horrez gain, Atez Atekoan 100.000 eu­roko inbertsioa aurreikusten de­la. Horren aurrean, 5 edo 6 kontenedoretako sistemaren al­de egitea eskatzen dute: «400.000 euro aurreztuko genituzke».
«Gobernu Taldeko ahol­ku­la­­rientzako eta nahieran au­ke­ratutako langileentzako partida man­tendu egiten da Au­rr­e­kontu hauetan. Partida horiek desagertzea nahi dugu eta funtzionarioekin bakarrik lan egin dadila», ere eskatu dute.
Horrez gain, nahi dute kooperaziora zuzentzen den di­ruaren %25a, munduan zehar proiekturen bat aurrera dara­maten hernaniarrei ematea eta erabiltzen den sistema, zuzene­ko konzesioa izatea.
Azkenik, soldaten inguruko erabakiarekin ez datoz bat: «exigitzen dugu moldatu dadila, Gobernu Taldeak egin duen proposamena soldatak igotzeari dagokionean, funtzio­narioen sektore bat diskri­minatzen baitu eta bi mailatako langileak sortzen baititu».

Hamaikabat: «Ulertezina da pertsonalean iaz baino %6,36 gehiago gastatzea»
Hamaikabat alderdiaren esanetan, «aurreztea da gakoa eta Gobernu Taldeak aur­keztutako 2012ko Aurre­kon­tuak ez dira aurreztean oinarritzen. Udal Gobernuak ez ditu lanak behar bezala egin eta axolagabekeriaz ari da. Ulertezina da pertsonalean iaz baino %6,36 gehiago gastatzea, 478.374 euro gehiago».
Gainerako alderdiek be­za­la, Hondakinen gestiorako partida ere izan du hizke­tagai Hamaikabatek: «Iaz, Atez Atekoarekin 2.000.000 euro gastatu genuen; Au­rrekontu hauetan berriz, 1.850.000 euro izango direla aurreikusten da. Datu hauek ez ditugu sinesten eta ja­rraipen zorrotza egingo dugu», dio. Horrez gain, azaldu du, Garbitanian os­ku­rantismoa dela nagusi: «Her­naniko Udalak %49a duen enpresa publiko honen datuak eta prozedimenduak behin eta berriz eskatu di­tugu eta oraindik zain gaude»
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!