Ohorezko B mailan jokatzen duen Hernanik datorren martxoaren 4an jokatuko du play offetako joaneko partidua Madrilen, Cisnerosen kontra. Hori horrela, errugbi taldeak autobusa antolatu du Hernani animatzera joateko. Autobusak egunean bertan egingo du joan-etorria, eta 06:00etan aterako da, Atsegindegitik. Izena emateko hainbat puntu daude: Landareko bulegoak,edo Oindi, Ekos eta Zintzarri tabernak.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!