Arerio gogorra du gaur Hernanik hirugarren mailari eusteko bidean: Gernika

Kronika - Erredakzioa 2012ko ots. 5a, 01:00

Denboraldiak aurrera egin ahala, partiduak ira­bazteko beharra hil ala bizikoa da Hernaniko bi taldeentzat. Biek gaur izango dute partidua, etxetik kanpo.

Hernani, Gernikaren kontra
Entrenatzaile berriak on egin zion Hernaniri jon den astean, eta aspalditik helburu izandako garaipena lortu zuten. Gaurkoan, garaipen horrek emandako konfiantza lagun izango dute, aurkari zaila bezain gogorra izango baitute aurrean. Gernikaren kontra jokatuko dute, bi­garren sailkatuaren aurka, etxetik kanpo. Urbieta zelaian izango da neurketa, arra­tsal­deko 17:00etan hasita.

Hernani eta Beasain, aurkari
Emakumezkoen Ligako taldea igoera fasea ari da jokatzen, eta gaur, irabaziz gero, sailkapenean gora egi­teko aukera izango du. Bea­sain aurkari zuzena izango du aurrean, sailka­penean, pun­tu batera duena: Her­nani 6garren da, eta Beasain 4garren. Partidua Igartza ze­laian jokatuko da, arra­tsal­deko 16:00etatik aurrera. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!