Huarte eta Zaramaga taldeak, final laurdenen bila

Kronika - Erredakzioa 2012ko ots. 5a, 01:00

Huarte eta Zaramaga taldeak izango dira gaur, aurrez aurre, Kiroldegiko pelotalekuan jokatuko den kanporaketan. Berria Txapel­keta ospetsua final zortzi­renetan da, eta Nafarroako eta Arabako bi taldeek, hurrengo faserako pasea lortzea izango dute helburu.

Kadetetan, Huarteko bikotea faborito
Kadete mailan, Huarte taldeko Larunbe eta Sarasa egungo Nafarroako txapel­dunak dira, eta beraz, par­tidua irabazteko faboritoak. Aurrean, Zaramagako Diaz de Heredia eta Kandela izango dituzte.

Seniorretan, Zaramagako bikotea, mailako onena
Zaramagako bikotea, Loban eta Tabar, dira seniorretako partidua irabazteko fabo­ritoak. Maila honetako bikote onenetakoak dira eta gaur, Mikel Rafael eta Perezen kontra erakutsi beharko dute euren abilezia.

Jubeniletan, desenpatea
Aipatutako bi partiduak espero bezala bukatzen badira, jubeniletakoak mar­katuko du desenpatea. Kasu honetan, Huarteko atzelaria, Andueza, mailako atze­laririk onenetakoa da; baina era berean, Zaramagako au­rrelaria, Larrañaga, aurrelari onenetakoa. Beraz, partidu ikusgarria izatea espero da. Anduezak Zamora izango du bikote; eta Larrañagak Agirre.

Momentuko pelotari onenak biltzen dituen txapelketa
Berria txapelketa Euskal Herriko talde eta pelotari onenek jokatzen dute, eta be­raz, gaur kiroldegiko pelotalekura gerturatzen direnek partidu bikainez gozatzeko aukera izango dute. Kanporaketa goizeko 11:00etan hasiko da. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!