Abenduaren 4an, Hernanik, Zarautzen jokatu zuen etxeko partidua. Asti zelaian jokatu zuen, hain zuzen, Durangoren aurka. Etxeko partidu guztietan, bazkideen artean bi lagunentzako otordua zozketatzen du errugbi elkarteak eta zozketa hartako irabazlea Arantxa Zabaleta izan zen. Errioguarda jatetxeko otordua irabazi zuen.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!