Txapelketako kanporaketa jokatuko da gaur, Santa Barbaran

Kronika - Erredakzioa 2012ko ots. 5a, 01:00

Hastear da Euskal Herriko Mus Txapelketaren laugarren edizioa. EHko zazpi herrialdeetako edonork har dezake parte, eta horretarako, aldez aurretik eman behar da izena. Herna­niko kanporaketa gaur jokatuko da, Santa Barbara elkartean, 17:30etan, eta izena Garinen, Zumitzan, Aralarren eta Goiz Argin eman daiteke. 250 herritik gora dira parte har­tzen dutenak, eta saritan 40.000 eurotik gora banatzen dira.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!