Lehentasuna, dirua mantentzea, Gizarte Zerbitzu eta Politika Sozialean, Hezkuntza eta Enpleguan, eta Euskeran

Kronika - Erredakzioa 2012ko ots. 5a, 01:00

Udalak aurten, aurreikusi baino diru gutxiago jasoko du Diputaziotik eta diru­la­guntzetatik, eta horrek bal­din­tzatuko ditu 2012ko Aurre­kontuak. Murrizketen aurrean, Gobernu Taldeak adierazi du, lehentasunak direla, diru partidak manten­tzea Gizarte Zerbitzu eta Politika Sozialean, Hezkun­tza eta Enpleguan, eta Euska­ran. «Gaur egungo egoera ekonomikoaren aurrean, po­li­tika sozialak, haurren hezi­ke­ta eta helduen formakun­tzak inoiz baino garrantzia haundiagoa duela uste du­gu». Horrez gain, aipamen berezia egin diote langabezi egoerari, irtenbideak bilatzen laguntzen duen Udalaren Orientazio Zerbitzuari.  
Inbertsioei dagokienean, horretarako dirua egungo azpie­giturak mantentzeko erabiliko da, batez ere. Zati­rik garrantzitsuena Kirolde­gi­ko estalki bat aldatzeko izango da (312.000 euro). Eta aurrekontue­tan sartzen dira, baita ere, Biteriko zinemako proiekto­rea aldatzea (85.000 euro) eta liburutegiko funts bibliografikoa berritzea (40.000 euro). Horrez gain, Ongintzako 5 etxebizitza tutelatuak ekipa­tze­ko diru partida bat ere aurreikusten da: 81.750 euro.
2012ko Udal Aurrekon­tuak asteartean onartu zituen Ple­no­ak, Gobernu Taldearen al­de­ko botoekin. Oposizioko al­der­di­ek (PSE-EE, EAJ-PNV eta H1!) kontra bozkatu zuten eta Oso­ko Zuzenketak aurkez­tu zi­­tuz­ten, alderdi bakoitzak berea.

Diputaziotik 275.000 euro gutxiago, 2011n baino
Luis Intxauspe alkateak, Aurre­kon­tuak aurkeztera­ko­an azaldu zuen, diru sarrerak nabarmen jaitsiko direla aur­ten, 2011 urtearekin kon­pa­ratuta. «PSE alderdiak go­ber­natzen duen Eusko Jaurla­ritzatik murriz­ke­tak izaten ari gara dirula­guntzetan, Udal Euskaltegia eta Musika Eskola bezalako zerbitzuak finantzia­tzeko. 2012ko Fondo Foralari dago­kio­nez, aurrei­kus­ten den diru sarrera, 2011 urtean baino 275.000 euro gutxiago da, Finantzen Eus­kal Kontsei­luak egindako aurrei­kus­­pe­netan oinarri­tuta».
Zerga zuzenei dagokie­ne­an, orokorrean, %3ko egune­ra­keta aplikatuko dela azaldu zuen Intxauspek eta poten­tzia fiskal haundiko ibilgai­luen ka­suan, %10eko igoerak arte apli­katuko dituztela, gradualki. Tasei dagokienez, %3ko igoera aplikatuko da ia orokorrean.

Atez Atekoaren apustua
Hondakin bilketari lotuta, Atez Atekoaren aldeko apus­tua argi utzi du berriz ere Gobernu Taldeak, «hondakin bilketarako sistema eraginko­rre­na delako, beste sistema ba­tzuen antzeko kosteekin, eta ingurugiroarekin dugun kon­pro­misoarekin bat egiten du­gu­lako horrela». Hon­daki­nen kudeaketarako 1.850.000 euro aurreikusten ditu Uda­lak. In­txaus­pek azaldu­ta­koa­ren ara­be­ra, horietatik, milioi bat euro eta erdi inguru, Gar­bitania enpresarako da, hau da, egu­ne­roko bilketa zerbi­tzu­rako, eta 100.000 euro Atez Atekoa­re­kin lotutako kanpai­netara­ko, ibai ondoko aisi-guneak egokitzeko, antzeko zerbi­tzuetarako eta azken momen­tuko ustekabee­ta­ra­ko. Horrez gain, 217.000 euro Sanmarko Mankomuni­ta­teari ordaintzen zaio, gaine­rako herriek bezala. Dena dela, Intxaus­pek azaldu du ez dela kostu erreala, hondakine­tatik diru sarrerak ere lortzen dituelako Hernanik: 813.235 euro, hain zuzen.

Ongintzako konpetentziak, Diputazioak
Udalak Ongintzako etxebizi­tza tutelatuak ekipatzea aurrei­­kusten du, baina badira Udalarenak ez diren hainbat konpetentzia Ongintzari lo­tu­ta. Horiek Diputazioari da­gozkio eta Udala hori lor­tzeko harre­manetan dago be­rarekin.

Enplegu Publikoaren aldeko neurriak
Pertsonal gastuei dagokie­nean, Intxauspek azaldu zuen Go­ber­nu Taldearen, eta orokorre­an, Bilduren apustua dela En­ple­gu Publikoaren alde egitea. Hori horrela, langileen solda­tak igo­tzea aurreikusten dute Rajoyen dekretuak hori onar­tzen ez ba­du ere. Bi arrazoi na­gu­si eman zituen: «Alde bate­tik, fa­milien erosteko ahalmena man­tentzea beharrezkoa dela ikus­ten dugu, honela, kon­tsu­moa sustatuz, ekonomia akti­ba­tzen laguntzen baita. Eta bestetik, sektore publi­koak eredu izan behar du, sektore pribatuaren aurrean, langileen baldintzak ziurta­tuz».
Pertsonal gastuetan, 2011 urtearekin konparatuta aur­ten­­go aurrekontuetan da­goen igoe­ra, sodaten igoeragatik dela azaldu zuen alkateak, alde batetik. «Eta bestetik, hezkun­tza eta enpleguan aurreikusi den esfortzu haundiagoa, bi ikasta­ro berri eta Udaltzain­goa­ren 6 plazen oposaketen ondorioz sortzen den formazio epea». Pertsonal gastuetarako, 11.950.954 euro aurreikusten dira. yy

datu batzuk:

Aurrekontua: 29.494.788
Udala + Ongintza + Ereñotzu: 21.440.758+7.744.644+309.386

Pertsonala:      11.950.954
Ondasun arrunt
eta zerbitzuak:      13.721.215
- Hondakin kudeaketa  1.850.000            
    Atez Atekoaren 
    hainbat gastu            100.000
    Garbitania              1.533.000
    San Markosi ekarpena  217.000
Finantza gastuak:            59.703
Trasferentzia arruntak:  1.575.594
Kapital trasferentziak:        
Finantza Aktiboak:                   8
Finantza Pasiboak:        1.455.041
Inbertsio errealak:          732.273
Kiroldegiko estalkia            312.000
Hirigintza            128.656
Biteriko proiektorea          85.000
Ongintzako etxeak           81.750 
Ereñotzu                       42.167
Liburutegiko 
funts bibliografikoa          40.000
Herrilan mantenurako
programa                      16.000
Informatikako inbertsioak  13.200
Beste zenbait inbertsio      13.500
...
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!