Sorosle eta lehen sorospenei buruzko ikastaroa antolatu du Gipuzkoako DYAk Hernanin. Ikastaroa hiru astekoa da, eta hilaren 13an hasi, eta martxoaren 6ra arte iraungo du. Arratsaldeko 19:00etatik 21:00etara emango dute Sandiusterri kaleko Inmakulada ikastetxean.
Ezagutzarik izan ez arren, parte hartu daiteke
Ikastaroan edonork har dezake parte, sorospenari buruzko ezagutzarik izan ala ez. Egunerokotasunean aurki daitezkeen arriskuei nola aurre egin erakutsiko dute, hala nola, bihotz eta birika suspertzeak, zauriak sendatu, hausturak eta erredurak nola tratatu...
Antolatzaileek azaldu dutenez, ikastaroan erakusten dena oso arrunta da, baina edozein egoera zailetan oso lagungarria izan daiteke: «oso modu eroso eta atseginean erakusten dira eta teoriaz gain, praktika ere lantzen da. Guztiari ematen diogu garrantzia».
Ikastaroa bukatuta egiten dituzten probak gainditzen dituenari DYAko sorosle titulua ematen diote; eta EHUrako 2 kreditu jasotzeko aukera ere badago.
Ikastaroan parte hartu nahi duenak izena eman behar du 943 46 46 22 telefonora deitua. Matrikulak 100 euro balio du.