Umezainak, artzaiak, sendagileak, argazkilariak... 170 neska-mutil aterako dira Iñude eta Artzaien konpartsan

Kronika - Erredakzioa 2012ko ots. 5a, 01:00

Inauteriei aurre hartuta, iragartzeko asmoarekin, Iñu­de eta Artzaien kon­partsa aterako da datorren igan­dean, Hernanin. Urumea ikas­­tolako 170 neska-mutilek egingo dute kale buelta, eguerdiko 12:00etatik au­rrera. Hemeretzigarren edi­zioa izango da aurtengoa, eta urteroko moduan, he­rritar ugari erakartzea es­pero dute: «urteen poderioz, Iñu­de eta Artzaien arra­kastak herriko mugak gain­ditu ditu, eta badira in­gu­ruko herrietatik, ikus­kizuna ikus­­tera gerturatzen dire­nak».

Bakoitzak bere ofizioa
Globo, piruleta eta barkilo saltzaileak, umezainak, al­katea, udal-idazkaria, sen­dagileak, erizainak, zapata garbitzaileak, argazkila­riak... Konpartsan aterako den neska-mutil bakoitzak ondo zehaztuta du bere ofizioa. 

Ekitaldi nagusian hartzen du bakoitzak bere izaera, eta urteroko moduan, Gudarien plazan izango da (eguraldi txarra egingo balu, Atsegindegin). Bertan, Iñu­deek dakarzkiten hau­rrek txertoa hartuko dute, eta ondoren, Udaleko agintariei aurkeztuko dizkiete, bere izena erregistroan idatzia gera dadin. Azkenik, arin-arina dantzatuko dute, eta ikastolara itzuliko dira. 

Guztira, 48 dantzarik har­­­tuko dute parte eki­taldian, eta beste ho­rrenbestek, dan­bor hotsez lagunduko dute ikuskizuna. Gainera, musi­karien la­guntza izango dute.

Konpartsaren ibilbidea
Konpartsa Gay Murretik aterako da, eta buelta ondorengo izango da: Sandiusterri, Elkano, Plaza, Kardaberaz, Plaza Berri, Kale Nagusia, Zinkoenea, Txirrita, Izpizua, Urbieta, Kale Nagusia, Plaza, San­diusterri eta Gay Mur. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!