Azpiegitura haundien kontra, Donostiako manifestazioan parte hartzeko deia egin dute

Kronika - Erredakzioa 2012ko ots. 4a, 01:00

Manifestazioa arratsaldeko 17:30etan aterako da, Donostiako Bulebarretik. Joateko deia egin du Hernaniko AHTren aurkako taldeak.

proiektu eta azpiegitura haundien kontra, manifestazioa deitu dute gaur, Donostian, Euskal Herriko hainbat talde eta eragile sozialek, tartean: AHTren Aurkako Asanbladak, Erraustegiaren Aurkako Herri Plataformak, Gipuzkoa Zero Zaborrek eta EHNEk. Manifestazioa Bulebarretik aterako da, arratsaldeko 17:30etan, eta Hernaniko AHTren aurkako taldeak joateko deia luzatu die herritarrei.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!