Inauterien barruan, Hernaniko Gazte Asanbladak hainbat ekitaldi antolatu ditu herriko koadrilen arteko harremana sortu eta sustatzeko asmoarekin. Guztiak larunbatean izango dira, hilaren 18an: 11:30etan trikipoteoa karrozekin; bazkaldu aurretik, karrozen desfilea, Tilosetan; 14:30etan, bazkaria Kontrakantxan. Ondoren, karroza onenek saria jasoko dute. Beraz, herritarrak gonbidatu dituzte antolatutako ekitaldietan parte hartzera. Bestalde, bazkarira joan nahi dutenek, aldez aurretik erosi behar dituzte txartelak Goiz Argin edo Garinen; 10 euroan daude.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!