mus zaleek euren abilezia erakusteko aukera paregabea dute bihartik aurrera, Euskal Herriko mus txapelketan parte hartuz gero. Antolatzaileek azaldu dutenez, 2.000 bikotetik gorako partehartzea aurreikusten dute aurten, laugarren edizioan. Euskal Herri osoko 250 herri inguruk hartuko dute parte, eta Hernaniarrak ere, izango dira bertan.
Izen-ematea, zabalik
Txapelketan parte hartu nahi duten bikote hernaniarrek aldez aurretik eman behar dute izena. Horretarako, lau puntu jarri dituzte: Garin, Zumitza, Aralarren eta Goiz Argin. Bikote bakoitzak 20 euro ordaindu behar ditu. Izena ematen duten bikoteek, bihar izango dute aurreneko kanporaketa, Hernanikoa. Santa Barbara elkartean jokatuko da, arratsaldeko 17:30etatik aurrera.
Ondoren, herrialdekako kanporaketak eta finala
Abenduan, urtarrilan eta otsaila hasieran, herrikako kanporaketak jokatuko dira. Bertan, herri bakoitzeko bikote onenak sailkatuko dira, probintzia mailako faserako. Bigarren fase hau hilabete honetan bertan jokatuko da baita ere. Azkenik, probintzia bakoitzeko onenak Euskal Herriko finalerako sailkatuko dira. Lekua zehaztu gabe badago ere, fetxa badute: martxoaren 17a.
Sari ugari, eta oroigarriak
Txapelketan parte hartzen duten bikoteen artean, saritan, 40.000 eurotik gora banatuko dituzte. Horrez gain, parte hartzaile bakoitzarentzat oroigarri bat izango da, saritan.
Informazio guztia, web orrian
Aurtengo ediziorako web orria berritu dute: www. euskalherrikomustxapelketa.org. Bertan dago txapelketari buruzko informazio guztia, eta antolakuntzan parte hartzeko aukera ere azaltzen da bertan.