Nola iragarriko zenituzke San Joanak?

Kronika - Erredakzioa 2012ko ots. 5a, 01:00

San Joanak iragartzeko Kartel Lehiaketa martxan da. Lanak entregatzeko epea zabalik egongo da martxoaren 28ra arte.

Axeri Dantza, Akelarrea, jaien hasiera edo bukaera, San Joan Sua, Haurren Aurres­kua... Kolore biziak, ilunak... Aukera ugari bada San Joanak iragartzen dituen kartela egiteko eta oraintxe da momentua lan horri ekiteko. Kartel Lehiaketa martxan da eta lanak bidaltzeko epea zabalik egongo da martxoaren 28ra arte. Biterin aurkeztu behar di­ra lanak, arratsaldeko 18:00e­ta­tik 20:00etara. Sinadurarik gabe aurkeztu behar dira, kartazal itxi batean egilearen izena, helbidea eta telefonoa jarrita.

Edozein modalitate artistiko
Edozeinek hartu dezake parte eta lanak edozein koloretan eta edozein modalitate artistikotan egin daitezke. Aurreko urteetan bezala, saria bakarra izango da, 600 eurokoa.

Hainbat arau:

- Nahi duten guztiek parte hartu ahal izango dute lehiaketa honetan.
- Jatorrizko lanek 32cm-ko zabalera x 48cm-ko altuera izango dute; ezinbestekoa da paperean eta kartoi-lumazko euskarrian, aurkeztea, edozein kolore eta modalitate artistikotan. Lana formatu digitalean ere aurkeztu beharko da, egindako formatu berean (32x48), 300pppko erresoluzioan eta CMYK erako koloretan.
- Kartelak "SAN JOAN JAIAK. HERNANI 2012" goiburua eraman behar du.
- Entregatzeko epea 2012ko martxoaren 28an bukatuko da. Jatorrizko lanak Biterin aurkeztuko dira 18:00etatik 20:00etara, sinadurarik gabe eta kartazal itxian, egilearen izena, helbidea eta
telefonoa aditzera emanez.
- Kartela 2012ko apirilaren 30a baino lehen aukeratuko da. Aukeraketa San Joan Jai batzordean egingo da eta ondoren Kultura Batzordeak berretsi beharko du.
- Sari bakarra, 600 eurokoa.
- Saritutako obra Hernaniko Udalaren jabetzan geldituko da.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!