XLVIII. Adarraga Memoriala izango da otsailaren 12an Hernanin, Landaren. Bertan, Gipuzkoako Eskolarteko Txapelketa eta Gipuzkoako Kross Motza Txapelketa jokatuko dira. Eskolarteko Txapelketa 10:40etan hasiko da eta 4 lasterketa izango dira, mailaka. Alebin eta infantilek hartuko dute parte. Kross motza, berriz, 10:00etan eta 12:00etan izango da. Lehenengo txandan kadete eta jubenilek hartuko dute parte eta azkenekoan, promesek eta seniorrek.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!