Bikotekako bigarren tiraldia, bihar Ategorrietan

Kronika - Erredakzioa 2012ko ots. 4a, 01:00

Bikotekako Txapelketako bigarren tiraldia izango da bihar Ategorrietan. Joan den astean hasi zen txapelketa Idiazabalen eta 28 bikotek hartu zuten parte. Onenak Antonio Alustiza eta Luis Aizpiolea segurarrak izan ziren, 94 brilarekin. Lehenengo hernaniarrak, berriz, Joxe Ugalde eta Miguel Burugain izan ziren. Bosgarren postuan geratu ziren, 89 brilarekin. Seigarren postuan, M. Arrozpide eta A. Goena­ga geratu ziren, 85 brilarekin; 15 garrenean, Miner aita-semeak, 76 brilarekin; eta 17garrenean, A. Santos eta N. Osaba, 74 brilarekin.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!